aluminio-aleazio

1. Metal.

Aluminioari beste elementu batzuk gehituta sortzen den aleazioa. Elementu hauek erabili ohi dira: Mg, Si, Cu, Zn, Ni, Mn, Ti. Eroale ona da, mekanizatzeko erraza, ongi jasaten du eguratsaren eragina eta elastikotasun-modulu txikia du (6.500-7.500 MN/m2). Aluminiozko forjaketa-produktuetan, aleazioak identifikatzen dira NXXX forma duten lau digituko zenbakien bidez, non N-ren balioak aleazio-mota eta aleazioko elementu nagusia adierazten baitu, honela: 1 (Al; pisuaren % 99, gutxienez, aluminioa denean), 2 (Cu), 3 (Mn), 4 (Si), 5 (Mg), 6 (Mg + Si), 7 (Zn), 8 (beste zenbait).