Bluetooth

1. Inform./Telekom.
sin. haririk gabeko Bluetooth teknologia, Bluetooth teknologia

Irrati-uhinen bidez eta distantzia laburretan hainbat gailu elektronikoren artean (ordenagailu eramangarri, telefono mugikor eta abar) datuak eta ahotsa trukatzeko aukera ematen duen haririk gabeko teknologia. Telefonia mugikorrean, hitz egin bitartean eskuak libre izateko erabiltzen da, adibidez, gidatzen ari garela. Bestalde, teklatua, sagua eta abar ordenagailuaren PUZera konektatzeko ere erabiltzen da.