kaltzio karbonato

1. Kim.

CaCO3 formulako konposatua. Solido zuria da, uretan oso gutxi disolbatzen dena. Berotzean, kaltzio oxido bihurtzen da (900 °C). Naturako konposatu ugarienetakoa. Zenbait mineral osatzen ditu da (kaltzita, aragonito...), eta arroka sedimentario askoren osagai nagusia da (kareharria, marmola, kreta...). Halaber, hainbat animaliaren maskorraren osagai nagusia da (moluskuak, bakriopodoak...). Eraikuntzan (bere horretan edo zementua egiteko), metalurgian eta industria kimikoan oso erabilia.