alfa helize

1. Biokim.

Proteina osatzen duten aminoazido-kateek espazioan hartzen duten konfigurazio helikoidala, destrogiroa (erlojuen orratzen noranzkoan biribilkatua; gehienetan egitura hori izaten du) edo lebogiroa (erlojuen orratzen alderantzizko noranzkoan) izan daitekeena. Ondoz ondoko espiretako molekuletako CO eta NH taldeen artean hidrogeno-loturak eratzen dira, eta horrek sendotasun ematen dio egiturari. Espira bakoitzean 3,6 aminoazido-hondar daude, eta hondar bakoitzak 1,5 -eko luzera du; beraz, espira bakoitza 5,4 luze da.