pantaila lau

1. Elektron./Inform.

Kurbadurarik gabeko pantaila-mota, ohiko pantailetako hodi katodikorik behar ez duen teknologia darabilena (kristal likidoa, plasma). Katodo-izpien hodirik ez dutenez, pantaila laua darabilten monitoreek ohiko pantaila darabiltenek baino askoz ere sakonera txikiagoa izaten dute, eta, oro har, zentimetro gutxi batzuetako sakonerako xafla-itxurako monitoreak izaten dira.