alderantzizko funtzio trigonometriko

1. Mat.
sin. arku-funtzio

Funtzio trigonometriko baten alderantzizkoa den funtzioa. Dagokion funtzio trigonometrikoaren izenaren aurretik arku hitza eta haren ikurraren aurretik arc ikurra jarrita adierazten dira. Adibidez, baldin y = tan x, haren alderantzizkoa hau da:
x = tan-1 y
eta honela idazten da:
x = arctan y.