funtzio konposatu
- 1. Mat.
Funtzio bat beste funtzio baten aldagaitzat hartuz lortutako funtzioa; horretarako ezinbestekoa da aldagaitzat hartzen den funtzioaren irudiak lehenengo funtzioaren definizio-eremukoak izatea. ƒ eta g funtzioak emanik, funtzio konposatua (ƒ ∘ g) idazten da. Adibidez, ƒ(x) = sin x eta g(x) = x2 badira, (ƒ ∘ g)(x) = ƒ(g(x)) = ƒ(x2) = sin x2 da funtzio konposatua.