zilar kloruro

1. Kim.

Azido klorhidrikoaren zilar-gatza (AgCl). Argiarekin belzteraino iluntzen den hauts zuria da, eta zilar nitratoaren disoluzio bat azido klorhidrikoarekin edo kloruro batekin hauspearaziz lortzen da. Amonio hidroxidoaren, azido sulfuriko kontzentratuaren, sodio tiosulfatoaren eta potasio bromuroaren disoluziotan disolbatzen da, eta uretan ia disolbaezina da. Argazkigintzan, elektrolisiaren bidezko zilarreztatzean, beira fotokromikoak egiteko eta monokristal gisa (infragorriko absortzio-espektroskopian erabiltzen diren zeluletan) erabiltzen da.