bikote kranial
- 1. Anat./Zool.
- sin. garezur-bikote, garezur-nerbio, nerbio kranial
Garunetik garezur-zuloetan zehar gorputz-periferiara hedatzen diren nerbio-bikoteetako bakoitza. Narrasti, hegazti eta ugaztunek hamabi pare dituzte; arrain eta anfibioek, ostera, hamar pare. Nerbioak sentsitiboak, motorrak edo mistoak izan daitezke.