metizilina

1. Med.

Staphylococcus aureus bakterioek sortutako penizilinasak eragindako infekzioak tratatzeko erabiltzen den penizilina-mota. Antibiotikoak erabiltzen hasi zirenean, S. aureus espezieko bakterioek penizilina hondatzen duen penizilinasa izeneko entzima jariatzeko ahalmena garatu zuten, eta, bakterioen aldaera berri horri aurre egiteko, zientzialariek metizilina asmatu zuten. Orain, ordea, badirudi bakterioek antibiotiko horren aurkako defentsa-mekanismoa ere garatu dutela, espezie horretako hainbat andui metizilinarekiko erresistenteak direla konturatu baitira adituak.