bankomizina

1. Med.

Streptomyces orientalis bakteriotik lortutako antibiotikoa, penizilaren antzeko jardunbidea duena. Bakterio Gram positibo askoren aurka erabiltzen da, batez ere estafilokokoen eta enterokokoen aurka; bakterio Gram negatibo gehienak, ordea, bankomizinaren aurrean erresistenteak dira. Zainen barneko injekzioaren bidez hartu behar da, ez delako xurgatzen traktu gastrointestinalean. Nefrotoxikoa eta ototoxikoa izan daitekeenez, beste antibiotiko batzuen aurrean erresistenteak diren infekzio zorrotzak tratatzeko bakarrik erabiltzen da.