energia-maila

1. Fis.

Molekula, atomo, elektroi edo nukleo batek izan ditzakeen energia-balioetako bakoitza. Mekanika kuantikoaren arabera, sistema bakoitzak energia-maila jakin batzuk soilik izan ditzake; hau da, energia kuantizaturik dago, eta energia-maila batetik bestera ez dago tarteko egoerarik. Sistema baten oinarrizko egoera sistema horrek izan dezakeen energia-mailarik beherenekoa da.