hidrogeno-lotura
- 1. Kim.
- sin. hidrogeno-zubi
Lotura edo elkarrekintza berezi bat, non elementu oso elektronegatibo batekin (normalean F, O edo N) kobalenteki lotutako hidrogeno-atomo batek elementu horietako beste atomo batekin interakzionatzen baitu. Eskematikoki, honela irudika daiteke: X−H·······X−H, non X = (F, O, N) baita. Jatorrian, dipolo-dipolo erreakzioa dago. Lotura edo elkarrekintza-mota hori lotura kobalentea edo ionikoa baino ahulagoa izan ohi da.