kobrezko pare bihurritu

1. Elektron./Telekom.
sin. pare bihurritu

Elkarren artean behin eta berriz gurutzaturiko bi hari isolatuz osatutako multzoetako bakoitza, beste hainbatekin batera telefono-lineetan eta bestelako komunikazio-sareetan erabili ohi den kablea osatzen duena. Egitura horri esker, harien arteko interferentzia txikiagotu egiten da. Bi motatakoak izan daitezke: zorro metaliko batez babestuta daudenak (pare bihurritu pantailatuak) eta babesik ez dutenak (pare bihurritu pantailatugabeak). Kable ardazkideak eta zuntz optikoak baino banda-zabalera txikiagoa dute.