software-ingeniaritza
- 1. Inform.
Software-aplikazioak mantentzeko eta sortzeko ingeniaritzaren adar bat. Informatika, ingeniaritza, proiektu-kudeaketa eta beste arloko jakintzak aplikatzen dira software-proiektu batean. Software-ingeniaritza sistemen eta hardwarearen ingeniaritzetatik sortzen da, eta hiru elementu nagusi erabiltzen ditu: metodoak, tresnak eta prozedurak. Hiru elementu horiek softwarearen garapeneko prozesua hobeto kontrolatzen laguntzen diote proiektuen zuzendariari.