FHSS
- 1. Telekom.
- sin. maiztasun-jauziaren bidezko espektro hedatu
Irrati-uhinak modulatzeko teknika, non datuak garraiatzen dituzten seinaleen maiztasuna etengabe eta oso azkar (hainbat aldiz segundoko) alda daitekeen. Horretarako, bidaltzaileak eta hartzaileak soilik ezagutzen duten segida bat erabiltzen da. Hauek dira abantaila nagusiak: batetik, ia ezinezkoa da seinalea atzematea eta, bestetik, zarata eta interferentziak asko gutxitzen dira.