array-prozesadore
- 1. Inform.
- sin. bektore-prozesadore
Aginduak datu-bektoreen gainean aldi berean exekutatzeko diseinatu eta programatutako prozesadorea. Array edo taulan antolatutako datuetan, errenkada edo zutabe bateko elementu guztiak aldi berean tratatzen ditu. Besteak beste, fluidoen dinamika aztertzeko, hiru dimentsiotako objektuak biratzeko eta datuak berreskuratzeko (datu-baseko elementuak aldi berean ekartzeko) erabiltzen da.