X.25

1. Telekom.
sin. X.25 interfaze, X.25 protokolo

Pakete-kommutazioko telekomunikazio-sare batean, datuak transmititzeko protokoloa, ITU-T erakundeak gomendatua. Batez ere, Amerikako Estatu Batuetatik kanpo eta abiadura txikiko aplikazioetan (56 kbps) erabili izan da, hala nola kreditu-txartelak egiaztatzeko eta beste finantzaketa-eragiketa batzuk egiteko. Erroreen kontrola nodorik nodo egiten da; horrek sistemaren abiadura moteltzen du, eta ezinezkoa egiten du ahotsaren eta bideoaren tratamendua denbora errealean.