saio-maila
- 1. Telekom.
OSI erreferentzia-ereduko bosgarren maila, beheko mailen arteko komunikazioa koordinatu eta datu-transferentziaren norabidea kontrolatzen duena. Aurkezpen-mailaren aginduak jasotzen ditu, eta garraio-mailari eskaerak egiten dizkio. Besteak beste, eskaera berri bat egin aurretik aurrekoa ongi burutu dela egiaztatzen du, eta bidalitako datuen zati garrantzitsuenak markatzen ditu, konexioan erroreren bat gertatuz gero erraz aurkitu ahal izateko.