aurkezpen-maila

1. Telekom.

OSI erreferentzia-ereduko seigarren maila, komunikazio-protokoloan bidaltzen diren datuak kodetzeaz eta deskodetzeaz arduratzen dena. Aplikazio-mailaren aginduak betetzen ditu, eta saio-mailari eskaerak egiten dizkio. Datu-trukea ordenagailu-sistema desberdinen artean gertatzen denean, datuak kodetu eta deskodetzen ditu.