datu-baseen zerbitzari

1. Inform.

Sare lokal bateko ordenagailua, sare horren erabiltzaile guztiek erabil ditzaketen datu-baseak gorde eta hango informazioa erabiltzaileei helarazten diena. Datu-baseak kudeatzeko sistema (DBKS) eta datu-baseak gordetzen ditu. Erabiltzailearen eskaerari erantzunez, datu-baseak arakatu, fitxak aurkitu eta, sarearen bidez, erabiltzaileari bidaltzen dizkio. Datu-baseen zerbitzaria eta fitxategi-zerbitzaria bakarra eta bera izan daiteke, fitxategi-zerbitzariak, askotan, datu-baseen zerbitzuak ere eskaintzen dituelako. Nolanahi ere, datu-baseen zerbitzari terminoak esan nahi du sistema datu-baseetarako soilik erabiltzen dela.