CSMA/CD

1. Telekom.
sin. eramailearen detekzio bidezko eta talka-detekzio bidezko sarbide anizkoitz, CSMA/CD protokolo, garraiatzailearen detekzio bidezko eta talka-detekzio bidezko sarbide anizkoitz

Sare lokal batean (LAN), linea libre dagoela eta datuak transmiti daitezkeela ziurtatzeaz arduratzen diren CSMA protokoloetako bat. Datuak bidaltzen hasi aurretik, linea libre dagoela ziurtatzen du, hainbat ordenagailutatik bidalitako datuen artean talkarik gerta ez dadin; talkaren bat gertatu dela detektatuz gero, ordea, lineak libratu arte itxaroten du eta berriro ere datuak bidaltzen saiatzen da.