Unix

1. Inform.

Erabiltzaile asko izan eta betebehar asko egin ditzakeen sistema eragile ahaltsua, C lengoaian idatzia. Batez ere, lan-estazioetan eta zerbitzari berezietan erabiltzen da. Bai Unix bai C lengoaia AT&T (American Telephone & Telegraph Company) enpresak garatu zituen; sistema eragilea doan banatu zuen gobernuko eta unibertsitate-mailako erakundeen artean, eta beste edozein sistema eragile baino gehiago hedatu zen. Egun, aplikazio komertzial asko Unix zerbitzarien bidez exekutatzen dira, eta webgune gehienek ere Unix darabilte. Sistema eragile horren hainbat bertsio daude, eta PC ordenagailuetarako izan ezik (horietan Windows da sistema eragile nagusia), saltzaile gehienek Unix eskaintzen dute.