XML

1. Inform.
sin. markatzeko lengoaia hedagarri

Edukia deskribatzeko markatze-lengoaiak sortzera zuzendua den metalengoaia. Dokumentuetan erabiliko den lengoaiaren elementuak eta atributuak definitzeko sintaxi bat da XML. SGMLtik eratorritako metalengoaia da, eta Interneten pentsatuz garatua da bereziki, nahiz eta ez den horretarako bakarrik erabiltzen. HTML lengoaiarekin konparatuta, alde nagusia da HTML web-orriko elementuen antolamendua eta itxura definitzera zuzendua den lengoaia dela, eta XML, berriz, dokumentuen edukia definitzera zuzendua dagoen metalengoaia.