termodinamikaren bigarren lege

1. Fis.

Sistema batean gertatzen den prozesuaren oreka-egoera zein den zehazten laguntzen duen legea. Lege honek hainbat formulazio ditu, ezagunenak Clausiusena eta Kelvin-Planckena. Clausiusen formulazioaren arabera, ez da existitzen emaitza bakartzat energia gorputz batetik beroago dagoen beste gorputz batera eramatea duen sistemarik; beraz, beroa gorputz hotzetik gorputz berora eramatea nahi bada, ezinbestekoa da kanpotik lana egitea. Kelvin eta Plancken formulazioak dioenez, berriz, prozesu zikliko batean ezinezkoa da beroa oso-osorik lan bihurtzea; kasu honetan, beraz, ez du aukera bere osotasunean ukatzen, zikloen kasuan ezin dela horrelakorik gertatu dio formulazioak. Lege honek entropia-aldaketa ezartzeko bidea ematen du.