bohrio

1. Kim.

Zenbaki atomikoa 107 eta pisu atomikoa 264,12 duen elementu erradiaktibo artifiziala, transfermidoen multzokoa. Elementu astunak intentsitate handiko ioi-izpi batez bonbardatuz eratzen da. Orain arte zortzi isotopo aurkitu dira, eta horien erdibizitza 11,8 milisegundo eta 0,44 segundo bitartekoa da. Zenbait esperimenturen arabera, taula periodikoko 7 taldeko elementuen antzeko portaera dauka.

Bohrioa
Bohrioa