dubnio
- 1. Kim.
Zenbaki atomikoa 105 eta pisu atomikoa 262,11 duen elementu erradioaktibo artifiziala, transfermidoen multzokoa. Elementu astunak intentsitate handiko ioi-izpi batez bonbardatuz eratzen da. Orain arte hamabi isotopo aurkitu dira, eta horien erdibizitza 1,3 eta 34 segundo bitartekoa da.
