ziberokupa

1. Inform.

Interneteko domeinu bati bere jabetzakoa ez den enpresa edo produktu bat identifikatzen duen izena jartzen dion pertsona. Legeak arlo horretan duen hutsuneaz baliatuz, ziberokupek berek sortutako webgunea izen ezagun eta deigarriarekin erregistratzen dute. Hartara, bi gauza lor daitezke: alde batetik, webgunera jende asko erakartzea; bestetik, izenaren truke enpresek diru asko eskaintzea.