partekatzeko programak

1. Inform.
sin. shareware

Programatzaileak egile-eskubideak izan arren, probarako doan banatzen diren programak. Probaldia bukatzen denean programa erabiltzen jarraitu nahi izanez gero, tarifa bat ordaindu behar zaio egileari. Partekatzeko programaren funtzioak eta erabilera oso mugatuak izaten dira, helburua programa osatuagoa edo garatuagoa eskuratzeko nahia edo beharra sortzea baita.