Machen zenbaki

1. Aeron./Fis.

Fluido batean higitzen ari den gorputz batek fluidoarekiko duen abiaduraren eta soinuak ingurune horretan duen abiaduraren arteko zatidura; fluidomekanikan, fluidoaren abiaduraren eta soinuak fluido horretan duen abiaduraren arteko zatidura.


1. Aeron./Fis.
Fluido batean higitzen ari den gorputz batek fluidoarekiko duen abiaduraren eta soinuak ingurune horretan duen abiaduraren arteko zatidura; fluidomekanikan, fluidoaren abiaduraren eta soinuak fluido horretan duen abiaduraren arteko zatidura.

Mach zenbakia Edit

Egilea: Joxemi Campillo Robles

MACHen ZENBAKIA

Gorputz bat fluido batean higitzean, gorputzak fluidoarekiko duen abiadura zati soinuak fluido horretan duen abiadura da Machen zenbakia. Airean dabilen hegazkin bat da horren adibide garbia; hegazkinaren abiadura handia denean, Machen zenbakiaren bidez adierazten da normalean. Fluidomekanikan, berriz, fluido baten abiadura zati soinuak fluido horretan duen abiadura da Machen zenbakia, eta hainbat sistematan erabiltzen da fluidoen higidura adierazteko (adibidez, injektoreak, toberak, haize-tunelak…). Beraz, Machen zenbakia abiadurak adierazteko erabiltzen da. Beste unitateekin ez bezala, zenbakia unitatearen atzetik jartzen da (esaterako, Mach 3).

Machen zenbakia zenbaki adimentsionala da, eta Ernst Mach (1838-1916) fisikari eta filosofo austriarraren omenez deitzen da horrela. M letrarekin adierazten da, eta honela kalkulatzen da:

M=vvs

non v gorputzak edo fluidoak ingurunearekiko duen abiadura den, eta vs, ingurune horretan soinuak duen abiadura. Itsasoaren mailan eta 15 °C-an, soinuaren abiadura 340,3 m/s da airean.

Machen zenbakiaren arabera, abiadura honako tarte hauetan sailka daiteke:

grafikoak1

Esandakoaz gain, Machen zenbakia gasen konprimigarritasunaren adierazlea da. Bere balioa 0,3 baino txikiagoa bada, gasa fluido konprimiezintzat jo daiteke, eta bere dentsitatea konstantetzat har dezakegu.

Reynoldsen zenbakiaren moduan, Machen zenbakia analisi dimentsionaletik dator, eta antzekotasun dinamikoa ezartzeko erabiltzen da ereduen teorian.