domotika

1. Teknol.

Eraikinetan giza ingurunearen segurtasuna eta erosotasuna hobetzeko aplikatutako elektronika-, informatika- eta telekomunikazio-tekniken multzoa. Etxetresna elektrikoak eta segurtasun-tresnak sistema bakarrean lotzen ditu, eta, kable elektriko arruntaren bidez, informazioa bidaltzen diote elkarri. Etxetik kanpo egonda ere, tresna guztien egoeraren berri jakin eta tresnak urrutitik lanean jartzeko aukera ematen du.