Hubbleren konstantea
- 1. Astron.
Hubbleren legearen konstantea (H0). Orain arte, balioa segundoko eta parseceko 50-100 kilometro bitartekoa zela uste zen. Duela gutxi, 72 kilometro segundoko eta parseceko dela kalkulatu da, baina balio hori zuzena den egiaztatzea falta da.