zenbakizko teklatu
- 1. Inform.
Terminal edo ordenagailuko teklatuaren zatia, aplikazio berezia duten teklak biltzen dituena. Oro har, 0tik 9rako zenbakizko teklak eta eragiketa aritmetiko edo logikoak egitekoak (+, -, * eta abar) biltzen ditu. Tekla horiek teklatuaren zati nagusian ere egon ohi dira, eta erabiltzaileari idazketa errazteko jartzen dira aparte.