testu-editore

1. Inform.

Testu moduan dagoen informazioa sartu eta zuzentzeko erabiltzen den programa. Testu-editoreak maiz, sistema eragileaz edo software-paketeez hornitzen dira, eta fitxategien konfigurazioa eta sorburuko programazio-lengoaia aldatzeko erabiltzen dira. Testu-prozesadoreek ez bezala, ez du testua formateatzeko aukerarik ematen (azpimarratzeko, letra lodiak eransteko, letra-tipoa aldatzeko eta abarrerako).