prentsa hidrauliko

1. Fis.

Azpialdetik lotutako diametro desberdineko bi zilindroz osatutako mekanismoa, fluido batez (askotan, olioz) betea. Zilindro txikian egindako presioa zilindro handira osorik transmititzen da, eta, horren ondorioz, zilindro handian fluidoak gorantz indar handiagoa egiten du. Hainbat makinatan erabiltzen da.

Prentsa hidraulikoaren printzipioa

Prentsa hidraulikoa Edit

Egilea: Joxemi Campillo Robles

PRENTSA HIDRAULIKOA

Prentsa hidraulikoa elkar komunikatuta dauden bi zilindroz osatuta dago. Zilindro baten zeharkako azalera bestearena baino askoz handiagoa da (A >> a). Zilindroetan pistoiak daude, eta haien artean fluido bat dago.

grafikoak1

Prentsa hidraulikoaren printzipioa

Pistoi txikian f indarra eraginez, / a presioa sortuko dugu fluidoan. Pascalen printzipioaren ondorioz, pistoi horretan eragindako presio-aldaketa oso-osorik transmititzen da beste pistoira. Beraz, pistoi handian sortutako presioa, A, alegia, zilindro txikian sortutakoaren berdina da. Hortik, pistoi handiaren gaineko indarra lor dezakegu:

F=Aaf .

Azaleren arteko erlazioa bat baino handiagoa denez, prentsa hidraulikoak indarraren balioa biderkatzen du. Ikus daitekeenez, indarraren biderkatze-faktorea azaleren arteko erlazioa da. Adibidez, azaleren arteko erlazioa 6 bada, eta pistoi txikian 50 N-eko indarra eragiten badugu, pistoi handian 300 N-eko indarra lortuko dugu.

grafikoak2

Prentsa hidraulikoa