partikula-azeleragailu

1. Fis.

Partikula kargadunen energia zinetikoa handitzeko aparatua, partikula subatomikoak eta horien antipartikulak detektatzeko eta ikertzeko erabiltzen dena. Eremu elektrikoak erabiltzen dira partikulak azeleratzeko, eta eremu magnetikoak ibilbidea kontrolatzeko. Azeleragailuak itu finkokoak edo talka-eragingailuak izan daitezke; lehen motan, partikulak geldi dagoen itu baterantz bideratzen dira; bigarrenean, partikulak aurrez aurre egiten dute talka. Gaur egun, bigarren motakoak erabiltzen dira. Bestetik, partikulen ibilbidearen arabera, azeleragailuak linealak edo zirkularrak izan daitezke.