metagailu hidrauliko

1. Teknol.

Pisu handiko enbolo batez hermetikoki itxitako ur-biltegia, energia mekanikoa metatzen duena. Ur-ponpa bat erabiliz, pixkanaka betetzen da biltegia. Hala, energia presiopeko ur gisa metatzen da, eta ur hori erabil daiteke gero, behar denean, lan mekaniko bat egiteko, hala nola igogailu bat igoarazteko edo kanal baten uhatea altxatzeko. Urtegiak ere metagailu hidraulikoak dira: haietan metatutako ura energia elektrikoa ekoizteko erabil daiteke.