kuliska txiki

1. Zool.

19 cm-ko tamainako Europako ur-hegaztia, moko eta hanka luzeak dituena. Lumajea arrea da bizkarraldean eta zuria sabelean. Ibai, laku eta paduretan egiten du habia eta Euskal Herrian oso arrunta da pase-garaian eta neguan.

Kuliska txikia
Kuliska txikia