eguzki-erupzio

1. Astron.

Eguzkiaren erradiazio-igorpenaren bat-bateko hazkuntza bortitza, Eguzkiko zona aktiboei lotzen zaiena eta kromosferan eta koroan aldaketa ugari eragiten duena. Eguzkiaren kromosferan gertatzen da, eguzki-orbanen eta -hondartzen inguruan, eta ordu-erdi eta zenbait ordu bitartean irauten du. Eguzkiaren gainazalean gertatzen den fenomeno bortitzena da, eta eragina izaten du Lurraren eremu magnetikoan eta ionosferan. Iparrorratzak, irrati-uhinak eta bestelako komunikazio-seinaleak deusezta ditzake, baita aurorak eragin eta sateliteei kalte egin ere.