baliokidetasun-erlazio
- 1. Mat.
Multzo batean definitutako erlazio bitarra, hiru propietate hauek betetzen dituena: bihurkorra, simetrikoa eta iragankorra. Baliokidetasun-erlazio orok multzoa baliokidetasun-klasetan banatzea eragiten du. Adibidez, zenbakien arteko berdintasuna edo lerro zuzenen arteko paralelotasuna baliokidetasun-erlazioak dira.