ahots-korda
- 1. Anat.
Laringe-barrunbearen goialdean eta behealdean proiektatzen diren mintzezko tolesturetako bakoitza. Biriketatik datorren airearen eraginez, beheko bi ahots-kordek (edo benetakoek) bibratu egiten dute, eta ahotsa sortzen dute. Goiko biei ahots-korda aizun deritze.