zoonosi

1. Albait./Med.

Gizakia kutsa dezaketen animalia-gaixotasunen izen generikoa.

Eskuarki, zoonosi terminoa gizakiari transmiti dakizkiokeen beste ornodunen gaixotasunak adierazteko erabiltzen da, baina, adiera tekniko zabalean, gizakiari transmiti dakiokeen edozein animalia-gaixotasun da zoonosi. Bestetik, gizakietatik animalietara transmtitzen diren gaixotasunak izandatzeko ere erabil daiteke (horretarako, alderantzizko zoonosi erabili ohi da).