zipriniforme
- 1. Zool.
Osteiktieen klaseko zenbait arrainez esaten da. Lehen ornoek dituzten luzakin batzuek hezurrezko kate bikoitza osatzen dute; gas-puxika eta barne-belarria lotzen ditu, eta ukimen-kinadak garraiatzeko balio du. Sarritan ur gezatakoak izaten dira, eta garrantzi ekonomiko handia dute. Kobitidoak, ziprinidoak eta abar biltzen dituen Cypriniformes ordena osatzen dute.