zingiberazeo
- 1. Bot.
Monokotiledoneoen klaseko zenbait landare bizikorrez esaten da. Orkideoen antza duten lore hermafroditak, errizoma lodia eta hainbat substantzia eta olio usaintsu dituzte. Sarritan, janariak ontzeko edo apaingarri gisa erabiltzen dira, eta bere barnean jengibrea hartzen duen Zingiberaceae familia osatzen dute.