zikloide

1. Mat.

Zirkunferentziako puntu batek zirkunferentzia hori lerro zuzen baten gainean irristatu gabe errodatzean deskribatzen duen leku geometrikoa. Baldin eta P zirkunferentziaren puntua bada eta r zirkunferentziaren erradioa bada, hauek dira zikloidearen ekuazio parametrikoak:
x=r(θsin θ)
y=r(1cos θ)
zirkunferentziak OX ardatzean zehar errodatzen duenean P puntua jatorrian dagoenean hasita, eta θ angelua P puntua biratzean egiten duen angelua izanik.

Zikloidea
Zikloidea