zamak

1. Teknol.

Zink, aluminio, magnesio eta kobrez osatutako aleazio-sorta. Urtze-puntu baxua dutenez, presioz moldeatutako piezak egiteko erabiltzen da. Zink-aluminio aleazioen familiaren barneko atal bat osatzen dute, eta bereizgarri bat dute: aluminioaren proportzioa % 4 da zamak-mota guztietan. Zamak izena akronimo bat da, aleazioa osatzen duten metalen alemanezko izenez osatua: zink (z), aluminium (a), magnesium (ma) eta kupfer (k). Zamak-mota erabiliena zamak 3 izeneko aldaera da.