Watten erreguladore

1. Teknol. Mek.
sin. erreguladore zentrifugo

Abiadura-erreguladore mota. Indar zentrifugoaren eraginez, ardatzaren abiadura handiagotu ahala biraketa-ardatzetik urruntzen diren bi masa esferiko edo gehiagoz osatuta dago. Masak palanka batekin giltzatuta daude; horrek, masa esferikoak eraginda, balbula bat itxiz edo kontaktu elektriko bat irekiz erregulatzen du motorraren abiadura.