urtikazeo
- 1. Bot.
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Belarkarak edo zurezkoak dira. Hosto bakun eta sarritan ilaundunak eta lore unisexual eta apetaloak izaten dituzte. Bere barnean asunak eta horma-belarra hartzen dituen Urticaceae familia osatzen dute.