ulmazeo
- 1. Bot.
Dikotiledoneoen klaseko zenbait zuhaitz edo zuhaixkaz esaten da. Hostoak sinple, oso, txandakatu eta sarritan distiko eta asimetrikoak izaten dira. Polinizazio anemogamoa duten eta ikusten zailak diren lore txikiak, eta ur- edo drupa-motako fruituak dituzte. Zumarrak, almeza, etab. hartzen dituen Ulmaceae familia osatzen dute.