tupaia
- 1. Zool.
Tupaidoen familiako ugaztun primateen izen arrunta. 35 cm inguru izan ohi dituzte isats eta guzti. Gorputz argala dute, tamaina ertaineko hankak, azkazal gakodunak dituzten hatzak eta oso isats iletsua. Buruan begi irtenak eta mutur zorrotza dituzte. Asiako hego-ekialdeko oihanetan bizi dira.